Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Energia-olatuak
Bultzada herritarren proiektuei

Energia-olatuak Donostia 2016k herritarren kultur ekimenak diruz laguntzeko programa izan da. Beronen bidez, herritarrek eta irabazi asmorik gabeko elkarteek helarazitako kultur egitasmoak eta proposamenak diruz lagundu dira. Bi diru-laguntza modalitate egon dira, 2.016 €koa eta 20.160 €koa.



Zenbat proiektu lagundu dira diruz?

Ekimen honek 66 proiektu lagundu ditu diruz 2015ean: 2.016 €ko 60 laguntzarekin eta 20.160 €ko seirekin. 2016 urtean beste 55 proiektu lagundu dira, horietatik 50 2.016 €rekin eta beste bostak 20.160 €rekin.


Nork egin ahal izan du Energia-olatuetarako eskaera?

Banakoek eta irabazi asmorik gabeko elkarteek eska izan dezakete euren proiektuak diruz babestea. Adin txikikoek ere bai, baldin eta tutore baten baimena izan badute eta beronek egiten izan badu eskaera.

2.016 €ko laguntza Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan edo Akitaniako erregioan erroldatutako pertsonek eska ahal izan dute. 20.160 €koa, berriz, Europar Batasuneko edozein biztanlek.


Noiz eta nola aurkeztu ahal izan dira proiektuak?

Ohiko deialdien baitan (2.016 €ko laguntzarena hilero; 20.160 €koarena, aldiz, bi hilean behin) eta Hiriburitzaren mugarriei lotutako deialdi berezien baitan (irekiera eta itxiera).


Nork erabaki du zein proiektuk jaso duten laguntza?

Ardorak hautatu ditu aurkeztutako proiektu guztien artean DSS2016EUk diruz lagundu dituenak. Ardora zozketaz aukeratutako herritar-talde batek osatu du.


Noiz erabaki da zein proiektuk jaso duten laguntza?

Hilero. Ardora hilabete bukaeran bildu izan da, eta bileraren hurrengo lan-egunean ezagutzera eman da hautatutako proiektuen zerrenda.​ Aurreko hilabete naturalean aurkeztutako proiektuen artean, 2.016 € jaso dituzten bost aukeratu ditu Ardorak. Gainera, bi hilean behin, 20.160 € jaso dituen proiektu bat ere hautatu du. Hemen eman da hautatutako proiektuen berri.