Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Proiektuak bultzatzeko olatuak
2016-03-04

Proiektuak bultzatzeko olatuak

Hainbat dira dagoeneko Energia-olatuak programaren bidez aurrera eraman diren edo eramaten ari diren egitasmoak.

 

Zubietatik 1240

Dagoeneko burutu direnen artean dago, esaterako, Unesco Etxearen ekimenez egin zuten Zubietatik Ozenki ekitaldia. Zubiek batzeko duten gaitasuna kontzeptu moduan hartuta, konpromiso sozialera eta herritarren parte-hartzera bideratutako ekimena izan zen. Hala, urtarrilaren 24an Urumea ibaian behera Kursaalerainoko ibilbidea egin zuten, eta, ibilbidean zehar, hainbat eragile kultural eta sozialetako ordezkariek eta zenbait norbanakok askotariko testuak irakurri, abestu eta errezitatu zituzten.

Bestelakoa da Club 44 kultura elkarteak Energia-olatuak ekimenaren baitan burututako proiektua: kalean jotzen duten musikariekin kontzertua egin zuten Altxerri tabernan. «Musikari horiek zaindu egin behar direla pentsatzen dugu. Batzuk musikari apartak dira, formazio musikal ia profesionala dute», azaltzen du Juan Soroetak. «Donostia 2016, gainera, momentu aproposa da hiria kosmopolita dela azaltzeko». Hainbat jatorritako musikariek jo zuten goraino bete zen Altxerrin eta entzuleetako batzuk kalean jo izanagatik ezagutu zituzten. «Uste dut, neurri batean, egiten duten lan gogorra duintzea lortu dugula», dio Soroetak.

GipuzkoAround proiektua, bestalde, lagun talde baten ekimena da, eta lurraldeko herri guztiak agertuko diren bideo bat egitea du helburu Donostia 2016 Gipuzkoako herri guztietara eramateko. «Ideia bageneukan aurretik, baina Energia-olatuak programara aurkezteko garatu genuen», dio lagun-taldeko kide Iñaki Goikoetxeak. Webgune bat abiatuko dute, herritarrek zein txoko edo paisaia agertzea nahi duten esateko. Uztailean egingo dituzte grabazioak.


Aukera eta babesa

Ekimenen sustatzaileek Energia-olatuak programaren balioa eta garrantzia azpimarratzen dute. «Aukera aparta da norbanako, elkarte zein taldeek hiriarentzako dituzten ideiak bultzatzeko», dio Unesco Etxeko Txabi Anuzitak, eta Iñaki Goikoetxeak Donostia 2016ren babesa azpimarratzen du: «Guretzat, ez da gauza bera gurea lagun-talde baten proiektua bezala aurkeztea edo Hiriburutzaren babesarekin azaltzea».


Nola parte har dezaket?

Zure proiektua gauzatzen eta horretarako Energia-olatuak programaren diru laguntza eskatzen. 2016n, 50 ekimen lagunduko dira 2.016 eurorekin. Beste bost eragilek, berriz, 20.160 euro jasoko dituzte euren egitasmoak gauzatzen laguntzeko. Batera zein bestera, DSS2016EUk bere balioekin bat datozen kirol, kultur eta gizarte alorretako ekintzak lagunduko ditu.

Parte-hartzea, askatasun arduratsua nahiz nortasun europarra dira horietako batzuk. Informazio gehiagorako, irakur itzazu oinarriak webgunean. Eskabidea egiteko, toki berean dagoen inprimakia bete eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali beharko duzu. Ohiko postaz ere bidal dezakezu.

Hau da helbidea:


Energia-olatuak
Easo kalea 43, 2. solairua;
20006 Donostia

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.