Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Donostia 2016k luzatu egin du Hiriburutza urtearen amaierarekin lotutako ‘Energia-olatuen’ deialdi berezia
2016-07-15

Donostia 2016k luzatu egin du Hiriburutza urtearen amaierarekin lotutako ‘Energia-olatuen’ deialdi berezia

Uztailaren 26ra arte bidali ahal izango dituzte herritarrek eta irabazi asmorik gabeko elkarteek aparteko deialdi honetako 2.016 euroko hamabi diru-laguntzetako bat edo 20.160 euroko laguntza eskuratzeko eskaerak.

Urte amaierara iristeko bost hilabete falta diren honetan, ahalik eta proposamen gehien eta askotarikoenak jasotzeko helburuarekin luzatu du beste aste eta erdiz epea Donostia 2016k.

 


Urtea bukatu eta Hiriburutzari agur esateko bost hilabeteren faltan, itxiera-ekitaldiak prestatzen hasteko garaia da eta, hori dela-eta, pasa den ekainaren 1ean abian jarri zuen Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuak Energia-olatuak programaren deialdi berezia, urte amaierako ekitaldiekin lotutakoa.

Herritarrek eta irabazi asmorik gabeko elkarteek antolatutako proiektuak diruz laguntzea da Energia-olatuen helburua eta, urteko azken ekitaldiei begira, hamahiru diru-laguntza banatuko dituzte: hamabi 2.016 eurokoak, eta bat 20.160 eurokoa.

Uztailaren 26ra arte irekita egongo da deialdi honetarako eskabideak bidaltzeko epea. Laguntzak eskatzeko inprimakia energiaolatuak.dss2016.eu webgunean dago eskuragarri eta, behin zuzen beteta, hiru modu daude aurkezteko: posta elektronikoaren bidez Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean edo posta arruntez zein bertara joanda, ondorengo helbidean: Energia Olatuak; Easo kalea 43, 2. solairua; 20003 Donostia.


Baldintza bereziak

Ohiko deialdien ezaugarriak betetzeaz gain (ikusi hemen betebeharrok 2.016 euroko diru-laguntzarako eta hemen 20.160 eurokorako), laguntza jaso ahal izateko, denborarekin eta lekuarekin lotutako beste bi baldintza ere behar dituzte proiektuek deialdi berezi honetan.

Batetik, aukeratutako ekimenak abenduaren 12tik 18ra bitartean gauzatu beharko dira, Donostia 2016ren itxiera-ekitaldien garaiarekin bat etor daitezen. Bere izaeragatik denbora muga hori gainditzen duten proiektuen kasuan, tarte edo adierazpen garrantzitsuena egun horietan gertatu beharko da.

Bestetik, ekimenek lotura zuzena izan beharko dute Donostia Kulturak kudeatzen duen edozein gune edo aretorekin; hau da, proiektuaren zati edo ekimen garrantzitsuena, behintzat, leku horietakoren batean egin behar da.

Informazio guztia hemen aurki daiteke.

 

Ohiko deialdia irekita dago

Deialdi bereziaz gain, herritarrek eta irabazi asmorik gabeko elkarteek irekita daukate epea Energia-olatuen baitan hileroko deialdian eskabidea egiteko. Ardorakideak abuztuaren bukaeran elkartuko dira berriz uztailean jasotako proiektuen artean hautatzeko.

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.