Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Azken egunak ‘Energia-olatuen’ diru-laguntza eskatzeko
2016-10-28

Azken egunak ‘Energia-olatuen’ diru-laguntza eskatzeko

Proiektu bat prest daukaten eta finantzazioa behar duten herritar eta irabazi asmorik gabeko elkarteek azken aukera daukate Donostia 2016ren diru-laguntza lerro honen babes ekonomikoa lortzeko.

Urriaren 31n itxiko dira irekita dauden azken deialdiak: 2.016 euroko diru-laguntzen urriko deialdia eta 20.160ko irail-urrikoa.

Proiektu guztiak 2016 urtea amaitu baino lehen gauzatu beharko dira, edo euren zati nagusia behintzat.

 

EO 1240

Proiektu bat gauzatu nahi duten herritarrek eta irabazi asmorik gabeko elkarteek azken aukera dute Donostia 2016ren Energia-olatuen diru-laguntza bat eskuratzeko. Horretarako, urriaren 31ra bitartean irekita dauden deialdietan parte hartu beharko dute, data horretan itxiko baitira Donostia 2016ren diru-laguntza ildo honen azken deialdiak. Zehazki, bi dira abian dauden deialdiak: 2.016 euroko diru-laguntzen azken deialdia (urrikoa) eta 20.160ko azken laguntzarena (irail-urrikoa).

Garrantzitsua da nabarmentzea azken diru-laguntza hauetan babestuko diren proiektu guztiak 2016 urtea amaitu baino lehen gauzatu beharko direla, edo gutxienez proiektuaren parte nagusia. Hori dela-eta, gauzatzen ari diren proiektuak, baina finantziazioa erabat lotu gabe daukaten ekimenentzako primerako aukera dago.

Azken deialdi hauetan ere proiektuak aukeratzeaz Ardora batzordea arduratuko da, ausaz hautatutako Donostiako herritarrek osatutako batzordea, alegia.


Nola eskatu laguntza

Laguntza eskatzea ezin errazagoa da. Diru-laguntza jasotzeko interesa duten herritarrek edo erakundeek DSS2016EUren webgunean aurkituko dituzten oinarriak irakurri ondoren eskabidea bete eta eo@dss2016eu helbidera bidali behar dute, edo ohiko postaz, honako helbidera: Energia-olatuak; Easo kalea 43, 2. solairua; 20006 Donostia.

Aurkeztutako proiektuak kirol, kultur eta gizarte alorretakoak izan daitezke, bat etorri beharko dute Donostia 2016ren balioekin eta 2016 urtean gauzatu beharko dira.

 

 

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.